biakbat

Biak bat

Biak Bat elkartea Altsasun 2011n  sortzen den irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburua, Animaliek lagundutako esku-hartzeen bidez, aniztasun funtzionala duten edo zailtasun sozialean dauden pertsonen ongizatea hobetzea da.

Gure lanaren oinarria, pertsonen eta animalien arteko elkarreraginean ematen diren norabide bikoitzeko onurak dira. Betire, animalien ongizatetik, pertsonen ongizatera eta alderantziz.

Horretarako Animaliek lagundutako Terapia, Hezkuntza eta aisialdi programak aurrera eramaten ditugu behar desberdinak dituzten pertsonei zuzenduak: garapenean beharrak dituzten haur eta gazteak, genero-indarkeria jasan duten haur, gazte eta emakumeak, aniztasun funtzionala, gizarte zailtasun sozialean dauden pertsonak, adineko pertsonak, etab.

Diziplina anitzeko profesionalek osatutako taldea gara, osasun eta hezkuntza zientzietan, aniztasun funtzionalean,  zailtasun sozialean  eta animalien ongizatean espezializatutakoak.  Kalitatea eta etika profesionala oinarri izanda, animalien ongizatetik abiatutako eta ebidentzian oinarritutako proiektu berritzaileak eta eskuragarriak garatzen dituena.

Mikro dokumentala

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT

ELKARTEAREN IPUINAK