aspanovas

Aspanovas

Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartea da ASPANOVAS. Irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko erakundea da, eta minbizidun haurren guraso boluntario batzuek eratu zuten 1989an. Euskadiko UMEEKIN Federazioko eta Estatuko NIÑOS CON CÁNCER Federazioko kide da elkartea, baita beste erakunde batzuetakoa ere, esaterako, FEKOOR eta BIZIPOZA elkarteetakoa.

ASPANOVASek minbizidun ume eta nerabe guztiak ordezkatzen ditu erakundeetan eta gizartean, beren problematika ezagutarazteko eta konponbideak aurkitzeko.

Kalitatezko arreta bermatzeko, ASPANOVASek zerbitzu ugari eskaintzen dizkie familia horiei, eta programa eta ekintzen bitartez laguntza ematen die: arreta psikologikoa, pedagogikoa eta soziala; informazioa eta aholkularitza; harrera-etxebizitzak, lekualdatu behar izaten diren familiei; laguntza ekonomikoa edo hezkuntza-laguntza, umeak eskolatzeko; tailer terapeutikoak ospitaleetan edo astialdiko jarduerak, besteak beste.

Mikro dokumentala

Urteko ekitaldi nagusiak

1.-  Ekainak 2: Etxebarriko Igeriketa ekitaldi Solidarioa (C.D.N Ganguren).

2.- Ekainak 2:  Santurtzin, Dantza Jaialdia Solidarioa (SKAE).

3.- Ekainak 15: Durangoko kotxe zaharren erakusketa eta ibilbidea, (Eskuko Racing Durango).

4.-Ekainak 28: Parabellun-ek Komntzertui Solidarioa Plateruenan-Durango (Los Alakranes del Norte).

5.- Ekainak 29: Urratsez Urrats-Maratoi Solidarioa Elorrión  (Los Alakranes del Norte).

6.- Uztailak 14: Igeriketa Travesia Plentzian ( Mungiako igeriketa Taldea).

7.- Irailak 7: 100 km Lasterketa Gurutzetako Ospitalaren Inguruan (Aspanovas).

8.- Irailak 14: Ría Plentzia ( Mungiako igeriketa Taldea).

9.- Irailak X : Sentzibilizazio Jardunaldia Bilbon ( Aspanovas)

Hezkuntza materiala