beroa

Beroa

ELKARTEAREN DESKRIBAPENA Beroa, Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea da.

Baina… ZER DA FAMILIA HARRERA?
Arrazoi ezberdinengatik beren familia biologikoekin bizi ezin duten adingabeentzat babes baliabide bat da.
Harrera ez da adopzioa bat, ezta hori lortzera bideratu dezakeen pauso bat ere.
Mota ezberdinetako harrerak daude: urgentzietakoa, aldi baterakoa, iraunkorra, espezializatua, etab…
Adingabearen eta guraso biologikoen harremana bisita-erregimenaren bidez burutzen da.

ZER ESKAINTZEN DUGU?
⦁Harrerako une desberdinen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza, harrera familia gisa dugun esperientziatik.
⦁Informazio eta prestakuntza hitzaldiak, Elkarbizitza Jardunaldien eta Gipuzkoako Harrera Familien Topaketen antolakuntzaren bitartez.
⦁Formakuntza saioak, intentsitate ezberdinak, harrera familiari egokituz.
⦁Aisialdiko jarduerak eta udarako udalekuak: familia harrerako haurrei eta gazteei zuzenduriko aisialdiko eta asteburuetako jarduerak, era berean, harrera familiei ere sosegu gisa balio izateko.
⦁Famili planak: egun-pasak eta asteburuak.
⦁Etxegorria Elkarbizitza Gunearen kudeaketa; haurren eta beren familia biologikoen arteko bisitaldi ikuskatuak egiten diren gunea.

ZER LORTU NAHI DUGU?
⦁Harrera familiei nahiz harreran hartuko diren adingabeei prozesu horretan laguntzea.
⦁Familia harrera erraztea, zerbitzuak eta prozesuarekin interesa duten jarduerak eta ekintzak eskainiz.
⦁Antolatu eta parte hartu hedapen eta sentsibilizazio kanpaina ezberdinak burutuaz, beste familiek harrera familia planteatu dezaten animoarekin.
⦁ Harrera familia baliabide bezala gizarteratu.

ZER ESKAINI DEZAKEGU HARRERA FAMILIEK?
Harrera familiek adingabeei familia eredu estrukturatua eta normalizatua eskaintzen diegu, erreferentzia irudi seguruak dituena.
Egonkortasun fisiko eta emozionala, Babesa eta maitasuna eskaintzen diegu.
Adingabeen eskuetara gure familia ipintzen dugu, aukera bat ematen diegu hazi, hezi eta bizi daitezen.

Mikro dokumentala

Urteko ekitaldi nagusiak

1.- Otsailean Ohiko Batzar Nagusia eta bazkideen bazkaria.

2.- Maiatzean Irteerak! Egitasmoa Eureka! Zientzia Museoan egun pasa gure aisialdiko hezitzaileekin.

3.- Maiatzean XIV. Elkarbizitza Jardunaldia Orona Fundazioan.

4.- Ekainean Irteerak! Egitasmoa. Hernaniko igerilekuetan egun pasa gure aisialdiko hezitzaileekin.

5.- Uztailean Irteerak! Egitasmoa. Udalekuak gure aisialdiko hezitzaileekin.

6.- Irailak 13-14-15 Harrera Familien formakuntza Zarautzen.

7.- Irailak 27-28-29 Irteerak! Egitasmoa. Famili bidaia Warner.

8.- Urrian Irteerak! Egitasmoa. Surf/Skate ikastaroa gure aisialdiko hezitzaileekin.

9.- Azaroak 13-14-15 IV Kongresua dugu Madrilen: “El interés superior del niño”

10.- Azaroak 9 Donostian. XIX. Gipuzkoako Harrera Familien Topaketa.

11.- Abendua Irteerak! Egitasmoa. Olentzero familian eta UGP gure aisialdiko hezitzaileekin.

Kontaktua

Hezkuntza materiala