BAZKIDEAK
Bizipoza Elkarteko bazkideek urtean kuota bat ordaintzen dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku dago, gainerakoak entzunda, elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.
Bazkide izateko aukera dute Bizipozako elkarteek eta edozein eratako gizarte eragileek. Bazkide izan nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.
BABESLEAK
Babesleek bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa egiten diote proiektu osoari edo Bizipozarekin batera proiektu zehatz bat elkarlanean aurrera eramaten dute. Gizarte eragile , kooperatiba, enpresa, banketxe eta instituzio desberdinak dira gaur egun babesle.
BOLUNTARIOAK
Bizipoza elkartearen behar nagusietara egokituta edo Bizipozako elkarte bakoitzaren behar espezifikoetara egokituta, denbora bidez, jasoz eta emanez, boluntariotza burutzen duten norbanakoen sarea.
NORBANAKO BABESLEAK
Bizipoza proiektua ekonomikoki sostengatzen eta babesten duten norbanakoen sarea. Bakoitzaren neurriko aportazioa ekonomikoa burutzen du norbanako bakoitzak.
*Beste atalen definizioak orain dauden bezala ondo daudela iruitzen zait.