Gurasoek sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da Esku Hutsik, haur baten haurdunaldi, perinatal edo jaioberrien heriotzagatik dolua bizi izan duten edo bizitzen ari diren familiei laguntza ematea helburu duena.
Familiartekoei eta familia horien doluarekin zuzeneko harremana duten profesionalei ere laguntza ematen diete.
