Gure helburu dira, familiari laguntzea, bai ohiko familia tradizionalei bai sortzen ari diren familia eredu berriei, hauen beharretara egokituz, beren eskubideak zainduz, eta laguntza soziala, juridikoa eta psikologikoa eskainiz, horrela beren famili gatazkak konponbidean jar ditzaten. Horretara iristeko, AGIPASEk 3 lan-ildo jorratzen ditu:
SENTSIBILIZAZIOA ETA PREBENTZIOA
Elkarteak sentsibilizazio jarduerak garatzen ditu herritarrak familia eredu berrien inguruan eta krisian dauden familiak bizi dituzten beharren eta zailtasunen inguruan kontzientziatzeko, seme-alaben zainketan eta heziketan gurasoen erantzunkidetasuna bultzatuz eta gatazken erresoluzio bide bezala elkarrizketa bideratuz.
ARRETA ETA BITARTEKOTZA
Lan-ildo honen barnean arreta profesionala eskaintzen duten zerbitzuak eta programak daude. Bitartekotza integral baten bidez, familiei zerbitzu zehatzak ematen zaizkie beren arteko gatazkak gainditu ditzaten.
ERAKUNDEEI BIDERATUTAKO PROPOSAMENAK
Familiekin egiten dugun eguneroko lanaren ondorioz antzematen ditugun arazoak eta beharrak konpontzeko AGIPASEko Zuzendaritza Batzordeak proposamenak luzatzen dizkie erakunde ezberdinei (Udalei, Foru Aldundiei, eta abar).