Herri baten sustapena ume eta gazteengandik hasten delako Kale Dor Kayiko etorkizuneko ijitoak dira. 30 urte hauetan (1989tik) asko izan dira gure anitza eta irabazi-asmorik gabeko elkartetik pasatu direnak. Ijitoak, gainerako herritarrak bezala, eskubideetan eta betebeharretan baldintza berdinetan bizitzea da gure helburu nagusia, horretarako formakuntza akademikoa, gizartean parte-hartzea eta balioetan heztea, gure komunitatea bizitzaren eremu guztietan ahalduntzeko funtsezko oinarriak direla uste dugu.
Gure xedea: guztiontzako, baita ijitoontzat ere, aukeraz beterik gizartea sortzen laguntzea da.
Gure ikuspegia: Euskal Herrian ia 600 urte daramagun Herriaren Historia, Kultura eta Identitatearen Onarpena eta Errespetua lortzea da, Herri bezala.
Bizirauteko egoera batetik erabateko bizitza izatera igarotzeko, aukeratu ahal izateko, bizi kalitate hobea izateko eta gizartean ondo moldatzeko tresnak edukitzeko eta lortzeko lan egiten dugu. Azken batean, gure misioa ijitoek ijito ez direnek dituzten eskubide eta aukera berdinak izatea da, denok ezberdinak izanagatik, berdinak baikara aldi berean.
Horretarako: etengabeko prestakuntza, kooperazioa, kolaborazioa eta taldeko lana dira elkartearen metodologiaren funtsa.
Askotariko jarduerak antolatzen ditugu: parte hartzearekin eta sustapenarekin zerikusia dutenak, hezkuntzari buruzkoak, gizartearen esku hartzearen ingurukoak, ikerketa eta formakuntza arlokoak eta Ijito Herriaren kultur zabalkuntzarekin loturikoak eta aurrera eramateko hainbat elkartearen laguntza izan ohi dugu: Sim Romi eta Sim Romi Gipuzkoaqé Emakume ijito elkarteak, Adarra Kolektibo Pedagogikoa, Plataforma Khetané, Gugaz Aurrera, EGK, EAPN, Bizipoza, Irrien Lagunak, besteak beste.